| Giro kaskarra, ipar haizearen eraginez |
GAUR
Haize bizia iparraldetik. Laino ugari eta euri lardatsa kostaldean; laino bakanak eta ateri, hegoaldean. Erriberan ziertzo haizeak petralduko du giroa. Italiako depresioaren eta Ingalaterrako antizikloiaren tartetik, ipar haize petrala, korronte bizian eta luze irauteko asmoz. Tenperatura behera, eta oro har hotza nagusituz, kostaldeko mendietaraino irits liteke elurra. |
|
|
 |
|
 |
 |
 |
ITSASOA
Kantauri itsasoko lehen hogei milietan ipar-osagaiko haizea, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. |
|
| Itsasgora |
 |
| 01.19h |
3,24m |
| 14.08h |
3,19m |
|
| Itsasbehera |
| 07.26h |
1,66m |
| 19.39h |
1,71m |
 |
|
|
 |
 |
|
 |
|
 |
| |
|
|
BIHAR Eguraldi kaskarra, ipar haize petralaren eraginez. Lainoak pilatuko dira ipar isurialdeko mendi inguruetan, zer edo zer bota nahian. Goietan elurra, eta behetan elur bustia. Hegoaldean garbi samar eta ateri, baina hotz handia. Izotz galanta botako du leku askotan, eta ia-ia Euskal Herri osoan, zeropeko tenperatura. |
|
|
|
|
 |
 |