| Giro lainotsu eta motelagoa |
GAUR
Oro har, hego ukituko haizea, oso ahul; eta kostaldean, ipar haizea boladaka, arratsaldean. Zirro hodei meheak zeru sabaian, eta trumoi laino bakanak, tarteka, ekaitzak sortuz. Ekaitz arriskua, batez ere, ekialdean izango da oraingoan. Tenperatura egokia eta giro atsegina leku guztietan. Enbata laino arin batzuk harrotuko ditu itsasertzeko aire txiki horrek, baina segituan desagertuko dira. |
|
|
 |
|
 |
 |
 |
ITSASOA
Mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta egunaren bigarren partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. |
|
| Itsasgora |
 |
| 03.07h |
3,44m |
| 15.29h |
3,41m |
|
| Itsasbehera |
| 09.10h |
1,05m |
| 21.25h |
1,05m |
 |
|
|
 |
 |
|
 |
|
 |
| |
|
|
BIHAR Tankera berdintsuan jarraituko du eguraldiak. Hala ere, haizea geldiago egongo denez, hezetasun pixka batek lagunduta, behe lainoa sortuko da zenbait leku aproposetan. Kosta partean laino maskal arinak. Ekaitz arrisku gutxiago, eta tenperatura maila egokian. |
|
|
|
|
 |
 |