DONOSTIA
Euriak ez du haur danborrada zapuztu
Ostiralean euriak zapuztu zuen urteroko haur danborrada. Ospakizuna gaur arte atzeratu zuten antolatzaileek eta lainoen mehatxupean izan bada ere, Donostiako kaleak zeharkatu ahal izan dituzte 5.000 haur inguruk.
22/01/2012 15:10:00
DONOSTIA-. Bi egun beranduago, baina azkenean lortu dute. Haur danborrada Donostiako kaleetan zehar ibili da gaur ostiralean euriteak ospakizuna atzerarazi ondoren.
Gaur arte ez da erabaki, ordea, haur danborrada egingo zen ala ez. Izan ere, ostiraletik gaurdaino izandako lainotzar eta euri langarrak iragarpenik beltzenak aurreikusarazten zituen.
Hala ere, azkenean, euriak "su-etena" eman die txikienei, eta ateri mantendu da eguraldia haur danborrada ospatu den bitartean.
5.000 haur inguruk danborrak gogor astindu ahal izan dituzte, beraz.


