EPAIA
Amnistiaren aldeko mugimendua: "Salbuespen baten aurrean gaude"
"Argi esan nahi dugu salbuespen baten aurrean gaudela, poztekoa den salbuespena den epai baten aurrean", adierazi du amnistiaren aldeko mugimenduak.
30/12/2010 15:53:00
BAIONA-. Gipuzkoako Probintzi Auzitegiak eman duen epiaren lehen balorazioa egin du amnistiaren aldeko mugimenduak eta Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzea egotzita lau guardia zibil zigortu izana bere horretan oso albiste pozgarria dela uste du, ez baita ohikoa "polizia torturatzaileak zigortzea".
Torturaren erabilerarren ardura "polizietatik haratago doa" baieztatu ondoren, "egitura konplexu baten ondorioa" dela nabermendu du. "Egitura horretan parte dira Gobernu ordezkariak, Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaileak eta polizia gorputzak. Errealitate honen aurrean isiltasun aktiboa eta kontzientea duten erakunde, alderdi politiko eta komunikabideak ere beharrezkoak dira torturaren erabilerako", esan du.
Hori dela eta, torturaren aurkako borroka ez dela epaitegietan irabaziko adierazi du. "Torturatzea erabaki politikoa den heinean, torturarekin amaitzea ere erabaki politikoa izango da. Horretarako tortura bultzatzen eta erabiltzen duen egitura osoa desegin behar da", nabarmendu du.
Aurten eman diren 63 tortura kasu egitura horrek "lanean jarraitzen duenaren seinale" dira.
Testuinguru honetan, alderdi politiko, eragile sindikal, sozial, erakunde eta komunikabideei errealitate honen aurrean "jarrera argia" har dezaten deia egin die. "Mobilzatu daitezen eta beraien esku dagoen guztia egin dezaten euskal herritar bat gehiago toruratua izan ez dadin".


