EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Aurrez-aurreko bisita ugari galdu dituzte preso politikoek
Aurrez-aurreko bisita asko galdu dituzte euskal preso politikoek aurreko asteburuan.
29/12/2009 11:13:00
DONOSTIA-. Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, aurreko asteburuan ere aurrez-aurreko asko galdu dituzte euskal preso politikoek senitartekoei ezarri nahi dieten katxeo-politikak eraginez.
Sorian preso dauden Andoni Diaz, Gaizka Gañan eta Xabier Gojenola aurrez-aurreko bisitarik gabe geratu dira. Gauza bera gertatu zaie Curtisen Plazaolari, Aritz Azkonari, Gorka Lupianezi eta Ainara Vazquezi. Protesta gisa, atzo eta gaur itxialdia egin dute eta bihar txapeoa egingo dute.
Foncalent espetxean dauden preso politiko guztiek galdu dute bisita eta Castello IIn, Arkaitz Labeaga bisitarik gabe geratu zen igandean.
Almerian, Araitz Amatriak eta Asier Larrinagak galdu dituzte bisak. Espetxe honetan astelehenetik ostiralera itxialdia egingo dute, azken bi hilabeteotan egiten ari diren legez.
Malagan Carlos Trenor eta Jesus Mari Mendinueta izan dira aurrez-aurrekoak galdu dituztenak eta Herrera de la Manchan Mikel Askasibar, Jose Angel Biguri, Aranburu eta Arkaitz Bellon izan dira.
Alcala Mecon Jose Miguel Etxeandiak bisa galdu zuen 23an eta Cordoban Fernando Garcia, Arruti Azpitarte ea Iñaki Alonso izan dira bisarik gabe geratu direnak.
Dueñasen Jokin Urainek aurrez aurrekoa galdu zuen eta Josu Lezamak Teruelen.





