GARA > Azkenak > Euskal Herria

OLENTZERO

Zakua bete opari iritsiko da gaur Olentzero

Olentzerok eta Mari Domingik Euskal Herriko bazter guztiak bisitatuko dituzte gaur, zakua bete opari. Bilbo izan zuten lehen geltoki, atzo.

24/12/2009 9:55:00

AzkenEzkol.jpg
Egurrezko zaldi dotore batean ibili zen atzo Olentzero Bilbon. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

DONOSTIA-. Bilbora iritsi zen atzo arratsaldean Olentzero, zakua bete opari, eta haur nahiz helduen ilusioa piztu zuen, gaur gauean iritsiko denaren zain. Milaka ume zituen zain eta gaur goizean ere izango ditu Arriaga plazan, eskutitzak emateko prest.

Bilbon ez ezik, Euskal Herriko gainontzeko herri eta auzoetan ere ibiliko dira gaur ikazkina eta bere lagun Mari Domingi.

Donostian, goizean auzoetan eta ospitalean ibiliko dira eta arratsaldan, 16.30ean, harrera egingo diete Loiola kalean. Ondoren hiriko erdiguneko kaleetan ibiliko dira, 18.00etatik aurrera, eta haurren eskutitzak jasoko dituzte Boulevarrean.

Gasteizen Udaletxean hartuko ditu haurrak Olentzerok gaur goizean, 11.00etatik 13.30era. Arratsaldean, berriz, desfilea Iparralde gizarte etxetik aterako da, 18.00etan. 360 lagun izango ditu ondoan Olentzerok, eta guztien buru Tusuri antzerki-taldea joango da, euskal mitologian oinarritutako kalejira osatuz.

Iruñean, arratsaldeko 18.00etan irtengo da Olentzero Iturralde y Suit kaletik, eta bi orduz gutxi gora behera hiriguneko eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko ditu. 600 lagun eta 150 animalia izango ditu ondoan. Gainontzeko auzoak ere bisitatuko ditu, aurten baimenarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo