EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Euskal preso politiko batek bere buruaz beste egiteko saiakera egin du
Euskal preso politiko batek bere buruaz beste egiteko saikera egin du atzo, jakinarazi du amnistiaren aldeko mugimenduak. Konfidantzazko medikuak bezperan ikusi zuen eta espetxeko medikua ohartarazi zuen arriskuaz, baina espetxean ez zuten ezer egin.
23/12/2009 14:35:00
BILBO.- Estatu espainoleko kartzela batean dagoen euskal preso politiko batek bere buruaz beste egiteko saiakera egin zuen atzo goizean zainak moztuz. Bezperan, bere konfindatzazko mediku-psikologoaren bisita izan zuen eta honek espetxeko mediku zuzendaria ohartarazi zuen zegoen arriskuaz eta neurriak har zitzala eskatu zion, azaldu du amnistiaren aldeko mugimenduak.
Espetxeak ez zuen inolako neurririk hartu eta atzo goizean saiakera izan zen. Arratsaldean, presoa espetxeko erietxetik beste kartzela batera eraman zuten.
Preso politiko honen bere buruaz beste egiteko bigarren saiakera da azken urte eta erdian. Aurreko saiakeratik lau traslado jasan ditu, tratamendu eraginkorra oztopatuz.
Konfidantzazko medikuak espetxeko medikuaren kontrako salaketa jarriko du.
"Presoen bizitza arriskuan jartzen du espetxe politikak"
"EPPKren aurkako espetxe politikak, preso politikoen bizitza arriskuan jartzen du etengabe, gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantenduz, bai eta gaixorik diren presoak beharrezko duten tratamendua izateko baldintzak urratzen direlako ere", salatu du amnistiaren aldeko mugimenduak.
Gertaera larri honen aurrean, euskal presoak beren eskubideen jabe Euskal Herrian izan daitezen eta gaixotasun larriak dituzten presoak etxean izan daitezen, jendarteko eragile eta herritar orori datorren urtarrilaren 2ko manifestazioan parte hartzeko deia egin die amnistiaren aldeko mugimenduak.





