GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Mikel Lizarribar eta Leire Urrutia aske dira

Mikel Lizarribar eta Leire Urrutia euskal preso politikoak gaur goizean gelditu dira aske bi urte espetxean pasa ostean.

18/12/2009 12:14:00

DONOSTIA-. Leire Urrutia eta Mikel Lizarribar gaur goizean irten dira espetxetik, amnistiaren aldeko mugimenduak jakitera eman duenez.

Bi euskal herritarrak 2007ko abenduaren 19an atxilotu zituen Ertzaintzak Entzutegi Nazional espainolak jarritako bi urteko espetxe zigorra bete zezaten.

Bi preso bilbotarrak sakabanatuak egon dira bi urte hauetan espetxe espainoletan. Mikel Lizarribar Teruelgo kartzelan egon da gaur arte eta Leire Urrutia, berriz, Brievakoan. Aurretik, ordea, Mansillan eta Valladoliden ere egona da Urrutia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo