EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Ospitaletik espetxerako lekualdatzean eraso egin zioten Sueskuni
Ibai Sueskun euskal preso politikoari eraso egin zioten poliziek ospitaletik espetxerako lekualdatzean.
04/12/2009 13:49:00
PARIS-. Ibai Sueskun urriaren 10ean atxilotu zuten Pirinioetan, eskuan bala zauri bat zuela. Hilaren 19an ospitalera eraman zuten, biharamunean ebakuntza egin behar ziotela-eta.
Amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez, oinak lotzeko bilurrak jarri zizkioten espetxetik ospitalerako lekualdatzean, eta behin erietxean zegoela, oheari lotuta eduki zuten, egun osoan argia piztuta, atea irekita eta poliziak behin eta berriro beren armekin sartu eta irten zebiltzala, loa eragotziz.
Ebakuntza egin ziotenean poliziak ebakuntza gela barruan egon ziren, eta egun horretan bertan, arratsaldean, atzera kartzelara eraman zuten. Sueskunek hanketan bilurrak jartzeari uko egin zion eta lurrean eseri zen. Orduan eztabaidan hasi ziren eta poliziek lurretik bortizki altxa zuten eta airean eraman, eskuburdinekin lotuta eta zauritutako eskutik tiraka.





