GARA > Azkenak > Kultura

DISKA BERRIA

Euskarazko lehen rap bilduma kaleratu du Info7 irratiak

Euskal Herriko 17 rap talderen kantuak aurki daitezke eta gaur aurkeztu dute Doka Kafe antzokian.

30/11/2011 10:31:00

BILBO-. Euskaraz egiten den rap musikari oihartzuna eman asmoz sortu du bilduma hau info7 irratiak.

Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dute bertan. Horien artean, Bad Sound System, Goienetxe anaiak, La Chula Potra, 121 Crew, MAK, Norte Apache edo Indarrap daude.

Guztiek euskarazko rap musika egiten dute eta batzuek, espreski sortu dituzte bildumarako kantu berriak.

Informazio gehiago eta zenbait kantu entzuteko aukera Info7ren webgunean aurkitu daiteke.

Durango eta urtarriletik aurrera

Durangoko azokako Ahotsenea gunean abenduaren 7an arratsaldeko 17.00etan eskainiko den kontzertuan aurkeztuko da Rapherria diskoa.

Azokak irauten duen denboran, bertan eskuratzeko aukera ere izango da 8 euroren truke, GARAren, Gaztezuloren eta Gatuzainen standetan.

Horrez gain, GARA dendan eros gai izango da prezio berean azaroaren 30etik aurrera.

Urtarriletik aurrera berriz, diskoa herrialdez herrialde aurkezteko bira abiatuko da. Bilduman parte hartu duten taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Sarrerarekin batera diskoa oparituko zaie gerturatzen direnei 10 euroren truke.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook
Igo