GARA > Azkenak > Euskal Herria

EZBEHARRA

Gizonezko bat hil da Azagran sute baten eraginez

Hildakoa 60 urteko gizasemea da eta lo zegoen bitartean oheak su hartu du ondoren zendu da.

29/11/2011 10:20:00

IRUÑEA-. Sutea eraikin bateko etxabean piztu da, biktima lo zegoen tokian. Goiko pisuetan bere sendia bizi da eta suhiltzaileek etxebizitza hutsarazi dute, nahiz eta ez den inor zauritu.

Sutea goizaldeko ordubietan jazo da, eta hildakoaren ohean soilik eragin ditu kalteak.

Nafarroako Gobernuaren arabera, etxebizitzaren jabea biktima erreskatatzen saiatu da lorategiko mahuka baliatuta, baina ezin izan ditu garrak mendean hartu eta 60 urteko gizonezkoa bertan hil da.

Gorpua Nafarroako Medikuntza Legaleko Institutura eraman dute autopsia egitera.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook
Igo