GARA > Azkenak > Ekonomia

GREBA BILBOBUSEN

Lanuztea erabatekoa da Bilbobusen

Veoliako langile batzordearen arabera, Bilbobusen gaur hasi duten lanuzte mugagabea erabatekoa da.

09/11/2010 10:59:00

BILBO-. Pedro Angulo Veoliako langile batzordeko lehendakaria pozik agertu da grebak izan duen erantzunarekin eta lanuztea "erabatekoa" dela ziurtatu du.

Hori dela-eta, enpresak eta Bilboko Udalak "hausnarketa egitea" espero du.

Angulok azaldu duenez, Lakuako Gobernuak ezarri dituen gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira eta gainontzeko langileek bat egin dute lanuztearekin.

Gaur goizean Bilbobuseko autobus bati kristala apurtu eta gurpil bat zulatu diote Txurdinaga auzoan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Veoliaren arabera, hiru izan dira kaltetutako autobusak.

Pedro Angulok esan du langileek ez dutela horrekin zerikusirik izan.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo