EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Espetxealdi arindua ezarri diote Belen Gonzalezi
Belen Gonzalez Peñalba euskal presoari espetxealdi arindua ezarri diote, amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez.
20/11/2009 18:03:00
DONOSTIA-. Belen Gonzalezi minbizia diagnostikatu zioten duela aste batzuk eta joan zen asteazkenean espetxealdi arindua ezarri zioten, amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez.
Une honetan Donostiako bere etxean dago euskal presoa.
Gonzalez 1999ko urriaren 25ean atxilotu zuen Polizia frantsesak eta 2005ean espainiaratu egin zuten. Ordutik Estatu espainolean eduki dute preso eta sakabanaketa politika pairatu du.





