EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Iņigo Albisu donostiarra gose greban dago
Iñigo Albisu preso donostiarrak gose grebari ekin dio, ziegan preso sozial batekin egotera behartu dutela salatzeko.
13/11/2009 10:56:00
DONOSTIA-. Amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez, Iñigo Albisu Navalcarnerotik Valdemoroko espetxera aldatu berri dute, eta azken horretara iristean preso sozial batekin ziega partekatzera behartu zuten. Donostiarrak uko egin zion eta "indarrez" eraman zuten preso sozialaren ziegara, koltxoneta batean botata utziz.
Hiru aldiz gauza bera gertatu zaio, eta hori salatzeko gose grebari ekin dio Albisuk.





