GARA > Azkenak > Euskal Herria

ATXILOKETAK

Rouget eta Zufiaurre aske geratu dira

Antton Rouget eta Aintza Zufiaurre Uztaritzeko gazteak libre geratu dira arratsaldean.

12/11/2009 8:58:00

BAIONA-. Antton Rouget eta Aintza Zufiaurre Segiko kideak dira atzo arratsaldeaz geroztik atxiloturik izan diren gazteak eta arratsaldeko 18.30ean libre geratu direnak.

Baionako Marracq auzoan dagoen komisarian izan dituzte Uztaritzeko bi gazteok. Orain jakin denez, bandera frantsesa lapurtzeko saiakera leporatzen diete. Atzo jai eguna zen Estatu frantsesean, Bigarren Munduko Gerraren Armistizio Eguna ospatu zuten.

Elkarretaratzeak Uztaritzen eta Marracq-eko komisarian

Eguerdian, Etxepare Lizeoko ikasleek elkarretaratzea egin dute Baionako Herriko Etxearen aurrean eta Poliziak (CRS) haien aurka kargatu du, errepidea mozten saiatu direnean.

Arratsaldean beste  elkarretaratze bat egin dute Uztaritzeko Herribehera auzoan, eta 200 lagun bildu dira.  Baionan, beste 30 batu dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo