GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Itxialdia egin dute Terueleko espetxean

Mikel Lizarribar presoak isolamendura eraman zuten eta arakatze bortitza egin zioten senitartekoei egin nahi dizkioten miaketen kontra protesta egin ondoren.  Egoera salatzeko, itxialdia egin dute Terueleko presoek.

10/11/2009 16:18:00

TERUEL-. Amnistiaren aldeko mugimenduak ezagutzera eman duenez, Mikel Lizarribar aurrez aurreko bisitarik gabe gelditu da asteburuan, bere neskalaguna gorputzeko miaketa egitera ukatu egin zelako.

Adierazi duenez, gertaera honek eztabaida sortu zuen Lizarribar eta espetxezain baten artean, eta honek "mota guztietako irainak bota zizkion" presoari. Arakatze bortitza jasan izan zuen eta isolamendura eraman zutela gaineratu du amnistiaren aldeko mugimenduak.

Gertaera hau salatzeko, gainontzeko preso politikoek itxialdia burutu zuten arratsaldean. Gauez, Lizarribar ziegara eraman zuten berriro.

Curtiseko espetxean dauden euskal preso politikoak itxialdia burutzen ari dira ostirala bitarte asteburuan presondegi honetan eta beste hainbatetan izan diren gertaerak salatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo