PALESTINAKO OKUPAZIOA
Israelgo Armadak bi palestinar hil ditu Gazan
Bi palestinar hilik aurkitu dituzte gaur Israelgo Armadak airez burututako eraso baten ostean, Jan Yunes herriaren ekialdean.
31/10/2011 9:14:00
GAZA-. Lekukoen arabera, erasoa tripulatzailerik gabeko hegazkinen bitartez burutu du Israelgo Armadak eta bi hildako eragin ditu.
Armadaren arabera, "Al-Kasam suziriak jaurti dituen talde terrorista baten aurka" egin du erasoa, Gaza hegoaldean.
Halaber, Hamas mugimendu islamiarra egin du palestinatik egiten diren kontraeraso guztien erantzule.
Hildako bi horiekin, azken 48 ordutan Gazan Israelgo Armadaren erasoen eraginez zendutako palestinarren kopurua hamabi heriotzetaraino heldu da.
Zabaldu artikuloa:
Tweet


