ETA-REN AGIRIARI ERANTZUNAK: LOKARRI
Lokarri: "Elkarbizitza askoz errazagoa izango da"
Lokarrik "ikaragarrizko zoriontasun eguna" dela adierazi du prentsa ohar baten bidez.
20/10/2011 21:14:00
BILBO-. Lokarrik beren balorazioa egin du ETAren agiriaren ondoren eta erakunde armatuaren "indarkeria" amaierara iritsi dela esan du.
Bere lehen oroitzapena eragindako biktimentzat izan dela adierazi eta euskal gizartearen lanak "uzta" jaso duela.
Lokarrik bakerarko prozesu "itzuliezin" batean gaudela nabarmendu du, baina ETAren erabakiarekin ez direla arazo guztiak "desagertzen". "Elkarrizketa, akordioa eta berradiskidetzeari heltzea, azken batean, elkarbizitza, askoz errazagoa izango da pertsona guztiek askatasun eta segurtasun handiagoa izango baitute", azpimarratu du Lokarrik.


