GARA > Azkenak > Euskal Herria

NAZIOARTEKO KONFERENTZIA

LAB: "Alternatibarik ez duen bidea egiten ari gara"

Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak nazioarteko konferentzian Rafa Diezen hitzak izan ditu gogoan eta "inbertsiorik" garrantzitsuena "bake justu" baten alde egitea dela adierazi du.

17/10/2011 18:48:00

DONOSTIA-. LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek nazioarteko konferentziak modu "erabakigarrian" bultzatuko duela euskal gatazka  "behin betiko konponduko duen prosezua" adierazi du burutu duen interbentzioan.

"Alternatibarik ez duen bidea egiten ari gara, eta aukera bkarra dago: guztion artean eraikitzea euskal jendarteak behar duen eta eskatzen duen bake justu eta demokratikoa", esan du Etxaidek.

Etxaidek eremu sindikal "ia osoa" bertan izan dela nabarmendu du eta sindikatuak ezin direla "ikusle hutsak" izan defendatu du konpromiso berriak hartzeko garaia dela esanez.

Ildo beretik, Rafa Diezen adierazpen batzuk ekarri ditu gogora eta herri honen etorkizunaren alde eragile ekonomiko eta sozialek egin dezaketen "ekarpenik garrantzitsuena" Euskal Herriak behar duen "bake justu" baten alde inbertitzea dela esan du.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook
Igo