GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Josu Ginearen bi lagunek istripua izan dute asteburuan

Josu Guinea preso politikoa Estremerako espetxean bisitatu ostean jazo zen istripua, Honrubiara iritsi aurretik.

03/10/2011 15:38:00

DONOSTIA-. Etxeratek jakinarazi duenez, Josu Ginea euskal preso politikoaren bi lagunek istripua izan dute pasa den asteburu honetan, sakabanaketa politikak aurten eragindako hamargarrena izan da.

Ezbeharra presoari bisita egin ostean jazo zen, estremerako espetxetik etxerako bidea hartu zutenean. Honrubiara iritsi aurretik (Cuenca), kotxeak bide bazterrera talka egin eta autoak kolpea hartu zuela adierazi du Etxeratek. Bidaiariek ez dute kalte fisikorik pairatu.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook
Igo