GARA > Azkenak > Euskal Herria

EPAIKETA

Garikoitz Mujika eta Eneko Aizpuru espetxeratu egin dituzte

Eneko Aizpuru eta Garikoitz Mujika espetxeratu egin dituzte, Auzitegi Nazional espainolean bost gazte independentisten aurkako epaiketa amaitu ondoren. "Ihes egiteko arriskua" argudiatu du Zigor Aretoak.

30/10/2009 15:22:00

MADRIL-. Gaur amaitu da Auzitegi Nazional espainolean Araitz Zubimendi, Asier Tapia, Zigor Ruiz, Eneko Aizpuru eta Garikoitz Mujikaren aurkako epaiketa. Amaieran, epaia kaleratu bitartean azken biak espetxeratzeko eskatu dute fiskalak eta AVTk, eta Zigor Aretoaren 4. Sekzioak onartu egin du eskaera, ihes egiteko "arrisku handia" dagoela argudiatuta. Angela Murillo epaimahaiko lehendakariak neurri horren aurka bozkatu du.

Defentsa neurri horren aurka mintzatu da, bi gazteek orain arte ezarri dizkieten baldintzapeko neurri guztiak bete dituztelako eta epaiketan ere izan direlako.

Horrenbestez, Mujika eta Aizpuru espetxeratu egin dituzte. Garikoitz Mujika Infozazpi Irratiko koordinatzailea da.

Epaiketa gaur amaitu da. Fiskalak zazpina urteko kartzela zigorra eskatu du bost gazte independentistentzat, AVTk bezala.

Mobilizazioak

Espetxeratzea salatzeko, Lazkaon mobilizazioa antolatu dute gaur, 20.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo