GARA > Azkenak > Euskal Herria

ATXILOKETA

Joseba Agudo Mureteko espetxean sartu dute

Joseba Agudo Paueko auzitegira eraman dute gaur eta, ondoren, Mureteko espetxean sartu dute.

29/10/2009 13:59:00

BAIONA-. Amnistiaren aldeko mugimenduak jakitera eman duenez, Joseba Agudo abokatuak Baionako komisaldegian igaro du gaua eta ondoren Paueko epaitegira eraman dute.

Han fiskalaren aurretik igaro ondoren honek Agudo espetxeratzeko agindua eman du, Mureteko espetxean sartu dutelarik.

Datorren asteartean izango du euroagindu audientzia Paueko epaitegian.

Polizia frantsesak atxilotu zuen bart abokatua Hendaian. Goizean goiz, oraindik gertatu ez zen atxiloketaren berri eman zuen RTVEk. Guardia Zibila Oiartzunen duen bulegoan sartu zen eta zazpi orduz miatu zuen. Gainera, Agudoren senideen etxea miatu zuten Errenterian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo