EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Amaia Urizar libre geratuko da gaur
Amaia Urizar preso politiko bilbotarra gaur aterako da libre Cordobako espetxetik.
27/10/2009 13:40:00
BILBO-. Bost urte espetxean eman ondoren, Amaia Urizar preso politiko bilbotarra libre geratuko da gaur, jakinarazi du amnistiaren aldeko mugimenduak.
2004ko urriaren 29an atxilotu zuen Guardia Zibilak Bilbon eta inkomunikaturik egon zen egunetan tortura latzak jasan zituela salatu zuen.
Preso izan den urte hauetan sakabanaketa politikaren ondorioak pairatu ditu. Soto, Brieva. Granada eta Cordobako espetxeetan izan da.





