EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Patxo Zabala santurtziarra aske geratu da
Patxo Zabala Etxegarai santurtziarrak askatasuna berreskuratu du gaur goizean.
22/10/2009 10:21:00
BILBO-. Patxo Zabala gaur goizeko 9.00etan irten da Villenako (Alacant) espetxetik, zazpi urteko espetxe zigorra osorik bete ostean. 2004ko martxoaren 10ean kartzeleratu zuten azken aldiz eta ordutik hainbat presondegitan sakabanatuta eduki dute.
Gaur, 20.00etan, lehen ongi etorria egingo diote Santurtzin, herriko tabernaren aurrean.





