LITERATURA
Kirmen Uribek jaso du Espainiako Narratibako Literatura Saria
Espainiako Narratibako Literatura Sari Nazionala eman diote Kirmen Uribe idazle ondarroarrari, "Bilbao-New York-Bilbao" liburuagatik.
14/10/2009 12:44:00
MADRIL-. Kultura Ministerio espainolak gaur jakinarazi duenez, Kirmen Uribek eskuratu du 2008ko Literatura Sari Nazionala, Narratiba alorrean, "Bilbao-New York-Bilbao" lanagatik.
20.000 euroko saria jasoko du idazle ondarroarrak.
Epaimahaia José Luis Borau, Camilo José Cela Conde, Andrés Martínez Sánchez, Juan José Millás (iazko irabazlea), Vicente Molina Foix, Xose Luis Axeitos, Jon Kortazar, Alexandre Broch, Marco Schwartz eta Ramón Loureirok osatu dute, besteak beste, Rogelio Blanco Liburuaren zuzendari nagusia buru zela.
Liburu berberagatik Kritikaren Saria jaso zuen Kirmen Uribek iaz. Euskaraz idatzia dago, eta aurki itzuliko dute gaztelania eta ingelesera.
Sariaren berri izan ondoren, idazle bizkaitarrak esan du bere karrerari emandako "behin betiko oniritzia" dela eta "kontatzeko forma berrien" aldeko apustua.





