GARA > Azkenak > Euskal Herria

ABIADURA HANDIKO TRENA

Gernikako arbolara igo dira, AHTak eragiten duen zuhaitz-mozketa salatzeko

Pertsona bat Gernikako Juntetxean dagoen zuhaitzera igo da gaur goizean, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka protesta egiteko. Guztira hamar lagun inputatu dituzte.

08/10/2009 14:44:00

AzkenEzkger.jpg

GERNIKA-. Eguerdi aldera, pertsona bat Gernikako arbolara igo da eta goian kateatu da, behean lagun talde bat zuela. Modu horretan, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanek eta antzeko "proiektu txikitzaile" guztiek eragiten duten "baso-mozketa eta triskantza" salatu nahi izan dute azpiegitura horren aurkako ekintzaileek.

Protesta egiteko Gernikako arbola aukeratu izanak "esanahi berezia" duela esan dute, eta Goierrin egunotan ebakitzen ari diren zuhaitzek Gernikako arbolak adina errespetu ez al duten merezi galdegin dute.

Ekintzak ordu eta erdi iraun du, eta zuhaitzean igo dena jaisteko suhiltzaileek joan behar izan dute.

Ertzaintzak guztiak identifikatu ditu eta hamar lagun inputatu ditu, "desordena publikoak" leporatuta, Lakuako Barne Sailak jakinarazi duenez.

Joan zen astelehenaz geroztik, Itsasondo eta Legorreta arteko Berostegi auzoan basoan hiru pagotatik zintzilik jarraitzen dute hainbat lagunek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo