EUSKARA
YouTube webgunea, dagoeneko euskaraz bisita daiteke
Googleren bideo zerbitzuak, YouTube-k, bere webgunea euskaratu berri du, eta dagoeneko posible da berau euskaraz bisitatzea.
30/09/2011 12:07:00
BILBO-. Aldez aurretik katalanarekin edo galegoarekin gertatu bezala, euskarari ere bere txanda iritsi zaio eta badago YouTube bideoen webgunea geure hizkuntzan kontsultatzeko aukera.
Lehen begiratuan euskaraz ikusten ez bada, aukera dago interfazean, orrialdearen behekaldean, hizkuntza aldatzeko. Gomendagarriena, hala ere, nabigatzailea euskaraz konfiguratzea da.
Zabaldu artikuloa:
Tweet


