GARA > Azkenak > Euskal Herria

GERTAERA

Balea bat agertu da Zarauzko hondartzan, hilik

Animaliak zazpi bat metroko luzeera du eta ustelduta dago; burua eta hortzak janda ei ditu. Abuztuaren 26an kaxalote bat agertu zen Zarauzko kostaldean.

29/09/2011 20:05:00

AzkenEzkbal.jpg
Balea, itsasontzien artena, Zarauzko kostaldean. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

ZARAUTZ-. "Urola Kostako Hitza"ren arabera, balea bat hilik agertu da gaur Zarauzko hondartzatik gertu, Beraza parean, Alle Puntaren altueran. Dirudienez, zazpi bat metroko luzeera du animaliak eta usteltzen hasia dago. Burua eta hortzak janda ditu.

Jende andana gerturatu da hondartza inguruetara gertatutakoa hurbiletik ikustera. Kiratsa nabaria dela gaineratzen dute iturri berberek, ugaztuna aspaldi hil zen seinale.

Gorpua hondarretara ez ateratzea erabaki dute, eta itsaso barrura eramango dute.

Pasa den abuztuaren 26an kaxalote bat agertu zen toki berean.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook
Igo