GASTRONOMIA
Sukalday edo ostegunetako goi mailako gastronomia
Urriaren 6tik aurrera Sukataldeko sukaldari gazteek ostegun gau guztietan goi mailako gastronomiaz gozatzeko menu bereziak eskainiko dituzte euren jatetxeetan.
29/09/2011 15:29:00
DONOSTIA-. Sukatalde Gipuzkoako Sukaldari Gazteen Elkarteak bere helburuen artean ditu goi mailako sukaldaritza desmitifikatzea, kultura gastronomikoa ezagutaraztea eta jendearengana hurbiltzea. Helburu horiek betetze aldera, proposamen "herrikoia" aurkeztu dute gaur, Sukalday.
Sukataldeko hamaika kidek, urriaren 6tik aurrera, goi mailako gastronomiaz gozatzeko aukera eskainiko dute ostegun gau guztietan dastagai jarriko dituzten menu berezien bitartez, eta ohikoak baino prezio baxuagoetan.
Hernaniko Fagollaga jatetxeko Ixak Salaberria; Donostiako Mirador de Ulia jatetxeko Ruben Trincado; Tolosako Fronton jatetxeko Roberto Ruiz; Donostiako Xarmako Aizpea Oihaneder; Brankako Pablo Loureiro; Kokotxako Daniel Lopez; A Fuego Negroko Edorta Lamo; Agorregiko Gorka Arcelus; Bera-Berako Asier Abal; eta Arrasateko Hamalau jatetxeko Gorka Arcelus dira egitasmo honetan parte hartuko duten sukaldari eta jatetxeak.
Sukalday-ren menua eta prezioa aldatu egingo dira jatetxearen arabera, bakoitzaren proposamena ezberdina izango delako. Hala, prezioak 22eurotik 50euro artekoak izango dira.


