INDARKERIA MATXISTA
Gizonezko bat atxilotu dute Hernanin, adingabe bati sexu-erasoak egitea egotzita
Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat hartu du atxilo Hernanin (Gipuzkoa), adingabe bati ukituak eta komentario sexualak egitea leporatuta.
29/09/2011 15:06:00
DONOSTIA-. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonezkoa adingabeari gerturatu zitzaion eta ustez ukituak eta komentario sexualak egin bide zizkion. Egun batzuk beranduago, ustezko erasotzailea berriro ikusi eta "zalantza izpirik gabe" ezagutu egin zuen neskatoak.
Polizia autonomikoak ikerketa abian jarria zuen arren, azken jazoera horren ondoren, gizonezkoa atxilotu egin zuten atzo arratsaldean.
Gaur eraman dute epailearen aurrera.
Zabaldu artikuloa:
Tweet


