GARA > Azkenak > Euskal Herria

KARGU ALDAKETA

Beñat Amenabar da Sanmarko Mankomunitateko lehendakari berria

Hernaniko Bilduko zinegotzi Beñat Amenabar da Sanmarko Mankomunitateko lehendakari berria, Juan Carlos Merinoren (PSE) ordez.

05/09/2011 17:17:00

AzkenEzksan.jpg
Sanmarko Mankomunitateak gaur egin du asanblada. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

DONOSTIA-. Beñat Amenabar da Sanmarko Mankomunitateko lehendakari berria eta Nerea Sanchez Lasarte-Oriako Bilduko zinegotzia, berriz, lehendakariordea, GARAk jakin duenez.

Makomunitateko diruzain gisa Andoni Gartzia Astigarragako alkatea hautatu dute, hura ere Bilduko ordezkaria.

Bestalde, Biosanmarkos SA elkarteko Administrazio Kontseiluko ordezkariak Beñat Amenabar eta Nerea Sanchez izango dira.

Sanmarkok Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzarrean izango dituen hiru kideak ere hautatu dituzte gaur: Beñat Amenabar, Nerea Sanchez eta Jose Maria Rivadeneyra, azken hau Usurbilgo Bilduko zinegotzia.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook
Igo