GARA > Azkenak > Euskal Herria

GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egiteagatik

Gasteizko Udaltzaingoak 44 urteko gizon bat atxilotu du, bere bikotekidea ostikatu eta urruntze agindua hausteagatik.

13/09/2010 11:54:00

GASTEIZ-. Udaltzaingoak azaldu duenez, atzo goizeko 8.00ak aldera lurrean etzanda zegon emakume bati ostikoak ematen ari zen gizon bat ikusi zuten Eulogio Serdan kalean.

Udaltzainak bertara joan ziren eta emakumeak esan zien ostikoka ari zitzaiona bere bikotekidea zela. Poliziek gizona atxilotu eta emakumearengandik urruntzeko agindua zuela jakin zuten ondoren.

Gasteizko Udaltzaingoak beste gizon bat atxilotu zuen joan zen ostiralean indarkeria matxista leporatuta.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo