EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Maialen Eldua aske geratuko da
Maialen Eldua euskal preso politikoa aske geratuko da datozen orduotan, 18.000 euroko fidantza ordainduta.
08/09/2010 16:26:00
DONOSTIA-. Maialen Eldua donostiarra aske geratuko da gaur edo bihar, amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez. 18.000 euroko fidantza ezarri diote Egiakoari askatasuna berreskuratu ahal izateko.
Iazko azaroan gazte independentisten aurka eginiko operazioan atxilotu zuten Eldua, beste 33 lagunekin batera. Inkomunikatuta eduki zuten bitartean tratu txarrak eta sexu jazarpena jasan zuela salatu zuen. Soto del Realen espetxeratu zuten eta han egon da orain arte.





