GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUSKAL JAIAK

Aranburu elkarteak irabazi du Ordiziako gazta lehiaketa

Idiazabalgo Aranburu elkarteak eskuratu du Ordiziako gazta lehiaketako lehen saria. 7.200 eurotan erosi du gazta irabazle erdia Beasaingo jatetxe batek.

08/09/2010 15:08:00

AzkenEzkor.jpg
Aranburu elkarteko kideak, saria jasotzeko unean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

ORDIZIA-. Guztira 67 gazta aurkeztu dituzte Ordiziako lehiaketa entzutetsura. Idiazabalgo J. Aranburu elkartearentzat izan da lehen saria. Bigarren Segurako Karmele Murua geratu da, eta hirugarren saria Antzuolako Pikuñeta elkarteak irabazi du.

Lehiaketaren ondoren egin den enkantean, Beasaingo Dolarea jatetxe-hotelak erosi du irabazle izan den gaztaren erdia eta 7.200 euro ordaindu ditu.

Euskal jaietako azoka berezia ospatu dute gaur Ordizian eta giro bikaina izan da.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo