GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Mobilizazio ugari espetxeetan

Euskal preso politikoak urte osoan zehar luzatu den borrokaldiaren azken txanpan sartu dira hilaren 1ean eta espetxe politikari aurre egiteko ekimen ugari burutzen ari dira.

07/09/2010 15:33:00

DONOSTIA-. Euskal preso politikoei ezartzen zaizkien muturreko egoerei erantzuna ematea eta dagozkien eskubideak aldarrikatzea dira aurrera daramaten borrokaldiaren helburua.

Amnistiaren aldeko mugimenduak adierazi duenez, hilaren 1ean ekin zioten urte osoan zehar luzatu den borrokaldiaren azken txanpari.

Azaldu duenez, besteak beste, gutunak bidali dizkiote Justizia ministro frantsesari eta espetxeetako zuzendariei borrokaldiaren arrazoiak azalduz, propaganda ekimenak burutu dituzte eta janaria errefusatu egin dute egun batzuetan.

Oraingo honetan, Arles, Tarascon, Villefranche Sur Saone, Bordeaux-Gradignan, Il de Re, Uzerche, Navalcarnero, Soto del Real, Albolote, A Lama, Aranjuez, Topas, Teruel, Valdemoro, Alcala, Caceres, Cordoba eta Valencia espetxeetan ari dira borrokan.

Amnistiaren aldeko mugimenduak nabarmendu duenez, "Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaldu den honetan, euskal preso politikoen eskubideen alde ekimena indartu behar dugu datozen hilabeteotan".

Azaldu duenez, Madril eta Pariseko gobernuek  dituzte "espetxeetako giltzal eta ezinbestean bi gobernu hauei presioa egin behar zaie espetxeetako ateak ireki ditzaten".

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo