LAN ISTRIPUA
Langile bat hil da Iurretan
Iurretako EKT enpresan langile bat hil da.
03/09/2010 14:38:00
DURANGO-. Istripua Iurretako Arriandi industrialdean dagoen Euskal Kataforesis enpresan goizeko hamaiketan suertatu da. Makina-jasotzaile batek zeraman zama galdu egin du eta 39 urteko B.B.B. areatzarraren gaineran erori da. Langilea hilik geratu da.
ELAk azaldu duenez, hildakoa bere afiliatua zen.
Enpresa batzordeak behin eta berriro salatu ditu enpresa honetako lan-erritmoak.
Datorren astelehenerako greba deitu du eta elgarretaratzea eguerdiko hamabietan enpresaren aurrean.





