ARRAUNA
San Juan, Orio, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Astillero eta Pedreña, Kontxan
San Juan, Orio, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Astillero eta Pedreñak lortu dute Kontxako estropadetarako txartela.
02/09/2010 19:29:00
DONOSTIA-. Donostiarra traineruarekin batera, San Juan, Orio, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Astillero eta Pedreñak parte hartuko dute datozen bi igandeetan Kontxako Bandera eskuratzeko estropadetan.
Pasaitarrek egin dute denborarik hoberena sailkapen estropadan (19:41), eta hamasei segundu atera dizkio bigarren geratu den Oriori. (19:57). Urdaibai (20:03), Kaiku (20:03), Hondarribia (20:06), Astillero (20:07) eta Pedreña (20:16) sailkatu dira ondoren. Sorpresa Castrok eman du, kanpoan geratuta.
Heldu den iganderako txanden zozketa ere egin dute. Astillero, San Juan, Donostiarra eta Kaiku lehen txandan izango dira, eta Pedreña, Hondarribia, Orio eta Urdaibai bigarrenean.





