IKASTURTEAREN HASIERA
Ipar Euskal Herriko ikasleak eskolara itzuli dira gaur
Gaur sartze eguna izan da Zuberoko, Behe Nafarroako eta Lapurdiko eskola gehienetan. Urtero bezala ikasturte hasieran irakasle postuen eskasia edo eskoletako gabeziek protestak sortu dituzte.
02/09/2010 13:33:00
BAIONA-. Kazeta.info agerkariak azaldu duenez, orain arte Bac+3-ko ikasketak egin behar zituzten irakasleek orain Bac +5 izanen badituzte ere inolako formazio praktikorik gabe ailegatuko dira irakaskuntza zentroetara.
UFMaren bitartez eskeintzen den ikasturte praktikoa desagertu egin da irakasleen formazioetatik. Horren ordez astean behin formazio teoriko bat jasoko dute ikastetxe eta lizeotako irakasleek.
Aipatu agerkariak azaldu duenez, sistema berri hau irakasle zein ikasleen kalterako izanen dela salatu dute sindikatuek. Izan ere inolako formaziorik ez duten irasleek egoera zailak bizi beharko dituzte ikasleen aurrean, eta aldi berean ikasgaiak azken hauengana ailegarazten jakinen duten ezin da ziurtatu.
Protestak
Egoera honek protestak sortarazi ditu, hala nola, Hiriburuko Aturri kolegioko ikasleen gurasoen FCPE elkarteak zentroko irakasleekin batera burutu duten okupazioa. Ekimen berea gauzatu dute Barkoxen, frantses irakasle postu erdia falta zaielako.
Irakasleen formakuntza praktikoaren desagerpena salatzeko FNSA sindikatuak greba deialdia egin du astelehenerako.
Bi ikastola berri zabaldu dira aurten. Lehena Lekornen eta bigarrena Itsasun.





