GARA > Azkenak > Euskal Herria

BAT EGIN EGUNA

Bat Egin Eguna, eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia, 26an izango da

Datorren 26an, Altsasu-Urdiaingo hariztian, ospatuko da Bat Egin Eguna, eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.

01/09/2010 15:11:00

BILBO-. Beren jarduera politiko eta instituzionalagatik hainbat sumarioetan auziperatuta dauden herritarrek hilaren 26rako Bat Egin Eguna iragarri dute gaur "eskubidezale guztiek euren agendan ondo azpimarra dezaten".

Eskubide zibil eta politikoekin Bat Egin Eguna iritsi arte, hainbat mobilizazio izan direla azaldu dute auzi horiek salatu, eskubide zibil eta politikoak aldarrikatu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko. "Prozesu hauetan auzipetuta gaudenol dei egiten dizuegu mobilizazio horietan parte hartzeko", esan dute Bilbon emaniko prentsaurrekoan.

Honela, deialdi berezia luzatu dute  Adierazi EH ekimenak hilaren 11rako Bilbon deitu duen manifestazioan parte hartzeko.

Udalbiltza eta ekimen ezberdinetako auzipetuek beraien kontra zabaldutako prozesuen "bidegabekeria" salatu dute berriro. Adierazi dutenez, oinarrizko eskubideak gauzatzea, babestea edo sustatzea da leporatzen dietena. 

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo