EUSKARAREN LEGEA
Aranguren, Noain, Galar eta Beriain euskararen eremu mistora sartzea babestu dute Nafarroako Parlamentuan
Nafarroako Parlamentuak Aranguren, Noain, Galar eta Beriain herriak euskararen eremu mistora sartzea babestu du gehiengo osoz.
24/09/2009 14:24:00
IRUÑEA-. Aranguren, Noain, Galar eta Beriain euskararen eremu mistora sartzearen alde agertu dira gehiengo osoz Nafarroako Parlamentuan. Nafarroa Bai (12 parlamentari), PSN (12) eta IU (2) alde agertu dira; aurka UPN (22) eta abstenitu den bakarra CDN (2) izan da.
Honen ondoren, gaia batzorde batean eztabaidatuko dute, beraz, aldaketa oraindik ez da behin betikoa.
Nahiz eta IUren proposamenak eremu mistoa bederatzi herrira zabaldu behar dela dioen, PSNk eta CDNk lehen aipatutako lau herriez hitz egin dute goizeko saioan.





