GARA > Azkenak > Euskal Herria

JON ANZAREN DESAGERKETA

"Non da Jon? Egia nahi dugu!" manifestaziorako deia egin du iheslari politikoen kolektiboak

"Beldurgarriak diren ziurtasunak ditugu, baina, halere, esan nahi dugu ez gaituztela ez isilaraziko, ez itsutuko, ez eta etsipenaren zuloan sartuko ere", adierazi du euskal iheslari politikoen kolektiboak.  Unearen larritasunaz jabeturik, aspaldiko agerraldi masiboena burutu du Donibane-Lohizunean. Belaunaldi ezberdinetako 50 bat iheslari politiko bildu dira Jon Anzaren desgerpena salatzeko hilaren 19an egingo den manifestazioa joateko gonbita zabaltzea xede zuen ekitaldian.

12/09/2009 16:08:00

DONIBANE-LOHIZUNE-. Kazeta infok publikatu duenez, Ducontenia parkean, naturaren museoan, garai ezberdinetan errepresioaren hatzaparretan erortzearen beldur zirelako ihes egin behar izan zuten 50 bat herritar prentsa aurrean azaldu dira. Hilaren 19an Jon Anzaren desagerpena salatuko duen manifestazio nazioanalean parte hartzeko deia zabaltzeaz gain, azken boladan Euskal Herrian izan diren beste "gertakari larriak" ez ditute ahantzi. Espreski uda osoan zehar euskal presoen aldeko elkartasuna zapuzteko poliziek agertatutako jarrera bortitza eta, zentzu zabalago batean, "antolakuntza, manifestazio eta adierazpen askatasunen" ukazioa agerian utzi dute.

Naturaren museoko anfiteatroan belaunaldi ezberdinetako 50 bat iheslari bildu dira. Beren izenean, Xabier Arinek, euskaraz eta frantsesez idatzitako agiria irakurri du. Bere ondoan Oskar Bizkai, Lorea Zeziaga eta Mikel Barrios iheslariak zituelarik.

"Hemen gaude askok frankismoa ere ezagutu genuen" azaldu du, berehala gaurko errealitatea ikusita "Frankismoaren aipamena ez dela hutsala" nabarmenduz. Ondoren, "gutako askok ez dugu inoiz boz egin gure jaioterrian, bada gatazka politiko baten seinale" adierazten du Euskal Iheslari Politikoen Kolektikoak plazaraturiko idatzia.

Gerra zikina frankismo garaitik hona ezagutu dutela agerian utzi ostean, " behin baino gehiagotan zaharberritutako estrategiak ez zuen orduan bere helburua lortu eta eta gaur ere ez dutela lortuko" eta "ezker abertzalea deusestatzeko ahalegin guziak porrot egingo dutela" oharrarazi dute.

Jon Anzaren desagerpenaz gain, Juan Mari Mujika (Donapaleun erosketak egiten zelarik ustezko poliziek bi orenez bahitua izan zuten  Xiberuan bizi den iheslaria), Alain Berasategi (Nafarroa Garaian ) eta Lander Fernandezek(Bizkaian)  salatutako jazarpenak izaten ditu izpide Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak.

Erakundeen, hedabideen eta politikarien isiltasuna


"Gertakari hauek salatuak izan arren, oso kezkatzekoa da eragile politikoetan eta hedabide gehientsuenetan eragindako arreta eskasa" salatzen du bere agirian kolektiboak. Bere ustez, eErrepresioa inongo mugarik gabe erabiltzeko hautua egin duten estatuek ezingo lukete iritsi diren lekura ailegatu, erakundeen, hedabideen eta politikarien isiltasuna izango ez balute lagun" .

Anzaren desagerketaren karietara Perez Rubalcabak ozenki eta Alliot-Mariek ahopeka errepikatutako bertsioa beste behin gezurtatu dute.

"Beldurgarriak diren ziurtasunak" badituztela ere, "esan nahi dugu esan behar dugu, ez gaituztela isilaraziko, ez itsutuko, ezta etsipenaren zuloan sartuko ere" azpimarratu nahi izan dute.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Donibane-Lohizunetik Euskal Herri osora zabaldutako agiriak, Ipar Euskal Herrian desagertutako lau euskal militante izaten ditu gogoan.

Hartara non diren Pertur, Naparra, Popo eta Jon galdetuz eta euskal populuari "errepresioaren aurrean isiltasunik onar ez dezan" eskatuz bukatzen dute bere agiria euskal iheslariek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo