GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Asier Arzalluz presoak tratu bortitza pairatu du ospitalera egindako lekualdatzean

Asier Arzalluz preso politikoak tratu bortitza pairatu zuen Avignongo espetxetik ospitalera egindako lekualdatzean, salatu du amnistiaren aldeko mugimenduak. Arnasestuka, eskuetan minez eta oihuka egin zuen bidaia.

11/09/2009 11:16:00

DONOSTIA-. Amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, eskuburdinak atzean lotuta eta burua estalita eraman zuten abuztuaren 14an Avignonen preso duten Asier Arzalluz  oftalmologoarengana, ospitalera. Zehaztu duenez, Donostiako presoak zortzi zauri ditu eskuineko begian.

Egun horretan, 08.30etan zerbait esan behart ziotela eta miaketa gelara bidali zuten espetxezainek Arzalluz eta bidean ospitalera eramango zutela esan zioten.  
Miaketan arazoak jarri zizikioten. "Zapatilak eskura emateko agindu zioten. Asierrek uko egin zion aginduari. Oin hutsik geratu zen. Biluzik zegoela makurtzeko agindu zioten eta honi ere uko egin zion. Ondoren eskuburdinak atzean jarri eta begiak estali zizkioten. Baldintza horietan ez zegoela ospitalera joateko prest azaldu zien, baina hauek ez zieten kasurik egin eta bultzaka eta indarka furgonetara sartu zuten. Han burua estali eta belaun artean sartu zioten", azaldu du amnistiaren aldeko mugimenduak.

Eskuburdinak estutzen zizkioten etengabe eta besoetatik gora tiraka aritu zitzaizkion, adierazi du amnistiaren aldeko mugimenduak. Ospitalera iristean buruan zuena kendu zioten.

Kontsultan ere lotuta

Presoak medikuari atseden pixka bat eskatu zion baina segituan hasi zuten bost minutuko kontsulta. Bertan,  Arzalluzek eskuetan mina zuela esan zion eta  berak ezin zuela ezer egin rantzun zion medikuak eta eskuak atzean lotuta zituela egon zen.

Avignongo espetxerako bidaia arnasestuka, eskuetan minez eta oihuka egin zuen. Jendarmeetako bat gainean jartzen zitzaion eta besteak lepoa eta burua heltzen zion indarrez, salatu du amnistiaren aldeko mugimenduak.

Espetxe horretan dauden euskal preso politikoek euskaldunekiko dagoen gorrotoa eta mendeku nahia salatu dute.

Bestalde, hilaren 18 guztietan itxialdia egiten dute beraien ziegetan Fleuryn  dauden euskal preso politikoek. Jon Antzaren desagerketa salatzea da itxialdien xedea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo