AHT
AHTren kontrako martxa abiatuko da larunbat honetan Gasteiztik
Larunbat honetan abiatuko da Gasteiz eta Bilboren arteko Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ibilbidean zehar burutzen ari diren lanak zeharkatuko dituen oinezko martxa.
01/09/2009 12:29:00
BILBO-. Gasteiztik abiatuko da larunbat honetan hilaren 12an Bilbon bukatuko den AHTren aurkako udako martxa. Izaera ezberdinetako herri taldeek antolaturiko ibilaldi honen helburuak hiru direla adierazi dute Bilboko plaza Biribileko izkina batean emandako prentsaurrekoan. Prentsaren aurrean agertu direnak identifikatu egin ditu Ertzaintzak.
Alde batetik, AHTren lanek "sorturiko kalte izugarriak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzea" eta aldi berean "oraindik kaltetzeke baina gizarte eta ingurumenaren aurkako azpikeria honek jarraitzekotan txikitu eta desagertuko liratekeen inguruak ezagutzea" da asmoetariko bat.
Azpiegitura honek beste proiektu batzuekin duen erlazioa ere ikusteko aukera izango dute martxan parte hartzen dutenek. "Azpiegitura honen txikizioak geldiarazteko ofentsibara pasatzeko indarrak eta baliabideak batu nahi dituzten norbanako eta talde guztien arteko harremanak sendotzea" da hirugaren helburua.





