AFGANISTÁN
Familia bereko bost kide zendu dira Afganistan hegoaldean izandako eraso batean
Gutxienez familia bereko bost kide hil dira gaur Afganistan hegoaldean, lehergailu batek haien furgonetaren alboan eztanda egin duenean.
13/08/2011 13:14:00
KABUL-. Daud Ahmadi probintziako gobernadorearen bozeramaleak azaldu duenez, ezbeharra Greshk eskualdean jazo da, Afganistan hegoaldean dagoen Helmand probintzian.
Aipatu iturriaren arabera, hildako guztiak familia berekoak dira –haietako hiru emakumeak dira– eta bertatik hurbil dagoen herrixka batera zihoazen.
Ahmadik "bakearen eta egonkortasunaren etsaiei" leporatu die erasoa. Hitz horiek erabili ohi dituzte Afganistango agintariek talibanen inguruan mintzatzeko.
Helikopteroari erasoa
Beste alde batetik, identifikatu egin dituzte talibanek helikoptero bati eginiko erasoan zendu ziren 30 soldaduen gorpuak, Pentagonoko bozeramale batek jakitera eman duenez.


