GARA > Azkenak > Euskal Herria

MANIFESTAZIOA

Azken atxiloketak eta espetxeratzeak salatu dituzte Errenterian mila lagunek

Mila lagun inguruk manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Errenteria-Oreretan, eskualde horretako eta Barakaldoko gazteen atxiloketa eta espetxeratzeak salatzeko.

05/07/2008 20:03:00

ERRENTERIA-. Gazte independentisten atxiloketa eta espetxeratzeak salatzea zuen helburu gaur arratsaldean Errenteria-Oreretan egin den manifestazioak.

Mila lagun inguruk parte hartu dute, "Herri berri bat piztutzera goaz, etorkizuna independentzia!" lelopean, eta argi utzi nahi izan dute "erasoak eraso, ez dutela lortuko independentziaren proiektua eraikitzeko borroka deuseztatzea, gure jarduera aurrera eramango dugun gazte berriak gehituko baitira borrokara".

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo