TRAFIKOA
Emakume bat hil da A-8 autobidean, ezbehar batean
Emakume bat hil da gaur eguerdian A-8 autobidean, Itziarren, istripu baten ondorioz.
05/07/2008 14:19:00
DEBA-. Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua 12.15ean gertatu da A-8 autobidean, Itziar inguruan. Ford Mondeo auto bat errepidetik atera da eta irauli egin da.
Autoan hiru lagun zihoazen, senar-emazteak eta adin txikiko alaba. Emakumea hil egin da eta senarra eta haurra Mendaroko ospitalera eraman dituzte.
Errepidea moztuta egon da Bilborako norantzan, autoa erretiratu duten arte.




