ATXILOKETA
Dergi aske utzi du epaileak, bere aurka igorritako euroagindua aztertu bitartean
Daniel Dergi, Cahorsen atxilotutako euskal preso politiko ohia, aske utzi du Agen-eko epaileak uztailaren 27ra arte, orduan aztertuko baitu auzitegiak Estatu espainolak bere aurka igorritako euroagindua.
13/07/2011 12:22:00
AGEN-. Yolanda Molina abokatuak Daniel Dergi libre uzteko aurkeztu eskaerari baiezkoa eman dio Agen-eko Auzitegiak eta, beraz, uztailaren 27ra arte aske geratuko da, orduan aztertuko baitute Estatu espainolak euskal preso politiko ohiaren aurka igorritako euroagindua.
Anartean, Hiruburuko militantea libre izango da, baina Cahors-en gelditzeko baldintza ezarri dio epaileak. Arratsaldeko 17.00ak aldera irten da Gradignaneko espetxetik.
Bestalde, abokatu nagusiak euroaginduaren eskaerari buruz zenbait zalantza agertu ostean, eskaeraren inguruko xehetasun gehiago eskatu dizkio Madrili.
Dergi iragan uztailaren 6an atzeman zuten Cahors-en. Gose greba hasi zuen egun horretan bertan, eta gaur bertan behera utzi du.


