LIBIAKO GATAZKA
Libiako oposizioa Europar Batasuneko eta NATOko ordezkariekin bilduko da
Mahmud Jibril, Trantsizioko Kontseilu Nazionaleko (TKN) lehen ministroa, gaur biltzekoa da EB eta NATOko goi karguekin.
13/07/2011 11:48:00
BRUSELA-. Libiako errebeldeen ordezkari den Mahmud Jibril-ek Bruselara egin duen bidaiaren harira, Europar Kontseiluko presidente Herman Van Rompuy, Europar Batzordeko lehendakari Jose Manuel Durao Barroso eta NATOko idazkari nagusi Anders Fogh Rasmussen-ekin elkartuko da gaur.
Batasuneko erakundeetako ordezkariez gain, Belgika, Herbehereak eta Luxemburgeko Atzerri ministroekin elkartzeko ere baliatuko du bisita.
NATOk oposizioaren Trantsizioko Kontseiluak dituen asmoen berri jakin nahi du, beraiei bideratu beharreko laguntzak zehazten hasteko.
Gaur egun, Europar Batasuneko 9 herrialde eta NATOko 12 kidek errebeldeak hartzen dituzte Libiako herriaren ordezkari legitimotzat.


