EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Espetxe zigorra eta inhabilitazioa bi zarauztarrentzat
Herritar anonimo baten salaketa froga bakartzat hartuta, Entzutegi Nazional espainolak bi gazte zigortu ditu.
30/07/2010 15:33:00
DONOSTIA-. Uztailaren 14an Entzutegi Nazional espainolean epaituak izan ziren bi zarauztar gazteak urtebeteko espetxera zigortu ditu epaileak, baita sei urteko inhabilitaziora ere, jakinarazi du amnistiaren aldeko mugimenduak.
Adierazi duenez, herritar anonimo baten salaketa izan da gazteen aurkako froga bakarra. "Espainiako Entzutegi Nazionalaren izaera politikoa agerian uzten duen epai bat da honakoa, beste behin arerioaren zuzenbide penala erabili dute euskal herritarrak zigortzeko", salatu du.
Errepresioaren aurrean mobilizatzeko deia egin du, "herritarren aktibaziotik eta mobilizaziotik soilik etorriko baita errepresioaren amaiera".





