EUSKAL PRESO POLITIKOAK
David Cebrian libre dago
Zazpi urteko zigorra bete ondoren, David Cebrian Euskal Herrian dago libre.
30/07/2010 15:16:00
IRUÑEA-. Guardia Zibilak Berriozarreko inguruak okupatu arren, ehun lagun baino gehiagok harrera egin zioten atzo David Cebriani.
2003ko abuztuan atxilotu zuten Cebrian ETArekin harremana izatea leporatuta eta Entzutegi Nazional espainolak zazpi urteko zigorra ezarri zion. Atzo bete zituen eta libre gelditu zen.
Euskal presoei ezartzen zaien espetxe politika pairatu du eta, besteak beste, Navalcarneron, Curtisen, Villabonan eta Ocañan izan da preso.





